Uztailaren 13ra bitartean hainbat jarduera izango dituzte ume eta guraso barrikoztarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 3a, 20:47

Atzo hasi ziren Barrikako Udalak herriko txikientzat antolatu dituen ekitaldiak, udako oporraldian daudela aprobetxatuz, Udatxiki egitasmoaren baitan. Lehen ekitaldia herrian bertan eginiko oinezko txangoa izan zen. Gaur, berriz, Getxoko Abra Aquarium bisitatuko dute; eta Plentzia eta Bermeora ere irteerak egingo dituzte hurrengo egunetan. Uztailaren 13ra bitartean, 3 eta 7 urte arteko umeei zuendutako ekintzak izango dira guztiak,. Orotara, 18 haurrek izango dute aukera irteerak, jolasak eta tailerrak egiteko. Deigarria da sukaldaritzan aritzeko izango duten aukera, baita euren gurasoekin hainbat jarduera egitekoa ere. Herriko umeen eta familien arteko loturak sendotzea da euskaraz burutuko den ekimen honen helburu nagusia, udal iturrien arabera. Argazkian, mutiko bat margotzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun