Itsasadarreko errepideko bi erreietatik bakarra egongo da zabalik bi hilabetez Altzagatik igarotzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 3a, 21:12

Bihar hasi eta bi hilabetez, 6311 eskualde errepideko bi erreietatik bakarra baino ezin izango dute erabili gidariek, Altzagatik (Jose Luis Goyoaga kalea / Itsasadarreko errepidea) igarotzeko, udal iturriek jakinarazi dutenez. Hori bai, semaforoek erregulatuko dute trafikoa. ARN enpresaren instalazioetatik gaur egungo ontziralekuraino, 300 metro luzerako pasealekua eraikitzen dabiltza, aipatu gunea oinezkoentzat egiteko asmoz. Jose Luis Goioaga kalean zehar harmaila eraikitzea izango da lanik handiena. Horietara doazen arrapalak ere egingo dituzte eta inguruarekin bat datorren zoladura berria jarriko dute. Horretaz gain, jesarlekuak, paperontziak eta farolak ere ipiniko dituzte. Azkenik, pasabidea egingo dute oinezkoentzako gune berria eta ontziralekua lotuz. Orotara, 1.800.000 euroko aurrekontua du egitasmoak eta hamar hilabeteko iraupena. Argazkian, Erandiotik Barakaldorako joan-etorria egiteko txalupa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun