Bizkaiko XXVII. Biraren
hasiera dela eta, asteazken honetan, goizeko 10etatik aurrera, galarazita egongo da Sopelako Artatza (Sipiri eta Sabino Arana artean), Sabino Arana (Loroño eta Sertutxa / Mendieta artean) eta Sipiri (Loroño eta Ripa artean) kaleetan aparkatzea. Horretaz gain, tropela igaro ahala hainbat kale moztuko dituzte: 15:00etatik aurrera, udaletxetik abiatuta, Sabino Arana, pasando por Olabide, Enrique Urrutikoetxea, Gatzarrine, Iberre, Akilino Arriola eta Sabino Arana, berriro, ordu horretan kontrolpeko bira egingo delako; 15:45etik aurrera, Sabino Arana (Barrikarantz), Loroño eta Sabino Arana (Urdulizerantz), berriro, orduan izango delako irteera ofiziala. Eta Barrikara bueltan, 17:45ak aldera, Loiola Ander Deuna, Loroño eta Sabino Arana. Azken horretan amaituko da 18:10ak inguruan etapa. Argazkian, David Martin iazko txapelduna / Bizkaiko Bira.