Beristainen askatasuna aldarrikatuko dute iluntzean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 4a, 19:53

Euskadi Irratiak 11:00etan esan duenez Iker Beristain Gutierrez "Beris" algortarra (argazkian) ei da herenegun atxilotutako ustezko bi ETAko kideetako bat. Frantziako Poliziak Parisetik gertu, 30 bat kilometrotara ekialderantz, atzeman zituen biak Saint Thibault-des-Vignesen. Espainiako Polizia Nazionaleko Informazioko Komisaria Nagusiak ETAko kide bilatuenen zerrendan sartu zuen Beristain 2007ko martxoan. "El Correo Español"-ek zabaldutakoaren arabera, Frantziara ihes egin zuen 2004an, Guardia Zibilak Bizkaian egindako polizia operazioaren ondorioz, "non hamabost bat ustezko ETAko kide eta laguntzaile" atxilotu zituzten. Beristainen atxiloketa salatzeko, manifestazioa deitu du gaur 20:30ean, Telletxetik abiatuta, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun