Ertzaintzak JS.M.A. 42 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo arratsaldean Sopelan, larderia erabiliz lapurreta delitua egin izana egotzita. Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, gertakarien egileak mutil adingabe bat beldurtu zuen eta sakelako telefonoa ostu zion. Telefono hori barruko arropen artean ezkutatu zuen, baina identifikatzen ari zirela jo egin zuen. Gertakariak metroan hasi ziren, Indautxu eta Larrabasterra arteko bidean. Gizonezko bat azken geltoki horretan jaitsi eta hondartzara joateko autobus batera igo ziren bi adingaberen atzetik abiatu zen. Ibilgailura igo zenean, pertsona hori gazteetako batengana joan zen eta sakelako telefonoa emateko agindu zion. Biktima, orduan, beldurtu egin zen; izan ere, gertakarien egileak esku bat poltsa batean ezkutatu zuen, arma zuri bat eraman zezakeela erakusteko. Jarraian, gaizkilea autobusetik jaitsi zen eta ihes egin zuen.