Igandean askatuko dute Jagoba Terrones berangoztarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 4a, 21:07

Jagoba Terrones berangoztarra igande honetan, uztailak 8, irtengo da kalera Jaengo espetxetik, ezarri zioten 5 urteko espetxe zigorra oso-osorik beteta, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazitakoaren arabera. Lehenengo harreraren ostean, uztailaren 14an (larunbata) egingo zaio ongi etorri ekitaldia Berangon bertan. Bestela ere, Terrones Amnistiaren Aldeko Batzordeen kontra abiarazitako 33/01 sumarioan ere auzipetuta dago, eta azken aurreikuspenen arabera sumario horren epaiketa aurtengo udazkenean hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean, errepresioaren aurkako erakundeak nabarmendu duenez. Horretan 10 urteko espetxe zigorra eskatzen dio fiskalak, Amnistiaren Aldeko Batzordeen partaidea izateagatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun