Beristainen aldeko manifestazioan bi lagun identifikatu ditu Ertzaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 5a, 14:28

Atzo 250 lagun inguru bildu ziren Telletxen Iker Beristain “Beris” gazte algortarraren atxiloketa salatzeko, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. "Manifestazioa abiatu orduko Ertzaintzak jendea inguratu eta mehatxuen artean bi pertsona identifikatu zituzten. Bestela ere, denbora guztian mobilizazioan parte hartzen ari ziren guztiak bideoz grabatu zituzten", salatu du errepresioaren aurkako erakundeak. Gaur eta bihar, 20:00etan kontzentrazioak egingo dira Telletxen Beristain eta atzemandako gainerako ustezko ETAko kideen atxiloketak salatzeko. Argazkian, urrian egindago beste mobilizazio bat / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun