Algortan, Leioan, Plentzian eta Getxon izan ondoren, herri kontsulta baten aldeko deia egiten duen furgoneta uztailaren 15ean helduko da Sopelara, bertako
Lokarri taldeak iragarri duenez. "Akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sare" gisa definitzen den kolektiboak jakinarazitakoaren arabera, autoa bi orduz izango da Udaletxe plazan, Gasteizko eta Nafarroako Legebiltzarrei herri kontsultak egin ditzaten eskariari sopeloztarren sinadurak batzeko. Herri partehartzea eta bake prozesua sustatzeaz gain, Lokarrik azpimarratu dituen hiru helburu nagusiak dira "ETAk biolentzia bazter dezan eskatzea, bazterketarik gabeko elkarrizketaren alde egitea gure arazoak konpontzeari begira eta bakean eta demokrazian oinarritutako akordio bat lortzeko beharra azpimarratzea". Dagoeneko 10.000 bat lagun sinatu ei dute apirilaren 27an martxan jarritako testua. Argazkian, Lokarrik Bilbon egindako manifestazio bat / Lokarri.