Behin udal gobernu taldea osatu eta gero, ostiral honetan, uztailak 6, ez ohiko osoko bilkura egingo da, goizeko 10:30ean, Getxoko udaletxean. Biharkoan udal erakunde eta batzordeetako presidentziak eta soldatak banatuko dira, "pastelaren banaketa", tokiko
Eusko Abertzale Ekintza alderdiak salatu duenez. Hain zuzen, ekainaren 16ko
udalbatza berriaren osaketa ekitaldian bezala, bihar ere bertan izango direla adierazi dute EAEko ordezkariek. Horrekin batera, herritar guztiak deitu dituzte, "udalbatzarraren osaketa demokratikoa aldarrikatzera joatera". Ekainaren 16an, Eusko Abertzale Ekintzako 50 bat lagunek ekin zioten "Getxon EAEk 3.247 boto, zinegotzi 2" lelopeko kontzentrazioari, bilkura hasi aurretik, udaletxeko inguruetan eta barnealdean makina bat ertzain eta udaltzain zeudela. Areto barruan, Josu Amezaga EAEko hautetsiak besoa altxatuz hitza eskatu zuenean, berriz, udaltzainei agindu zieten hura kanporatzeko. Erresistentziarik egin gabe Amezaga eta Mari Espe Fuertes EAEko beste hautetsia eraman zituzten (argazkian) udaletxearen kanpoalderaino.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!