Berangoko obra batean lapurtzea leporatu diete bi gazteri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 5a, 20:46

Getxoko Udaltzaingoak, atzo goizaldean, Erandioko bi gazte atxilotu zituen, horietariko bat adin gabekoa, Berangoko obra batean lapurtzea egotzita. Udal iturriek zabaldutako bertsioaren arabera, Audi 100 markako ibilgailuan zihoazen eta Itzubaltzeta / Romoko Gobelaurre kalean poliziaren auto bat ikusi ondoren, alde egiten saiatu ziren. Udaltzainak bere atzetik joan ziren eta Abantzadako tunelak igaro ondoren autoa geldiaraztea lortu zuten. Audi autoa arakatzean, atzeko eserlekuetan kobre bilkari bat, proiektore halogeno handi bat, zulagailu bat eta obrako materiala aurkitu zituzten. Gainera maletategian material gehiago topatu zuten, hain zuzen ere, zulagailu pneumatiko bat, lanabes ontzi bat, iturgintzako lanabesak, zerra bat eta eskuilatzeko makina elektriko bat... Gazteak haztatu ondoren, euren poltsikoetan Berangoko etxe bateko obran lapurreta egiteko erabilitako beste tresna batzuk aurkitu omen zizkieten. Atxilotutakoak G.LL.L 20 urteko inizialduna eta 17 urteko adin gabekoa dira. Polizia iturrien arabera, beste lapurreta batzuk egiteagatik aurrekariak dituzten atxilotutakoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun