Getxoztar gizon bat atxilotu dute ustez familiaren kontrako delitua egiteagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 5a, 20:50

Getxo udalerrian erroldaturiko 39 urteko gizon bat atxilotu zuten asteartean Areetan bere bikotearen alabaren kontrako ustezko delitua egitea leporatuta. Tokiko poliziak zabaldutakoaren arabera, atxilotutakoaren inizialak E.P.A.A.S dira eta drogen trafikoa egiteagatik hainbat polizia-aurrekari ditu. Badirudi, gazteak eztabaidatu egin zuela gizonarekin eta, berak adierazitakoaren arabera, gelan bere burua itxi ondoren, gizonak sartzea lortu zuen eta ustez eraso zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun