Iker Beristain Gutierrez "Beris" algortarraren (argazkian) kontrako euroagindua eman du Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, 20 minutos egunkariak zabaldutakoaren arabera. Hala, Frantziako Ministerio Publikoa biltzen ari den informazioa esku artean duenean, Fiskaltza espainiarra aipatu atxilotze agindua zabaldu edo zaintzako epaileari jurisdikzio-eskumena eskatzeko agindua ematea aztertzen ari dela adierazi du agerkariak, iturri judizialak aipatuz. Azken erabaki horren arabera, Espainian epaituko lukete Beristain. Bitartean, Fleuryn dago espetxeratuta Algortako gaztea, ostiralean bertan, Laurence Le Vert epailearen aurrean egon ondoren, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!