Euskarazko film laburren txanda asteartean izango da. Saio horretan honako film hauek emango dira: "Midori", (zuzendaria: Koldo Almandoz), "Bilintx", (John Anduela), "Urbaltzaga", (Santi Urrutia); "Loturak" (Ane Muñoz), "Elbi txuriei begira", (Andoni Mendizabal) eta "Olatuak Deban" (Iñigo Iruretagoiena). Gainera, Larrotxene Kultur Etxeak hautatako filmak ere eskainiko dira emanaldian.
Aurreko egunean, berriz, honako laburmetrai hauek eskainiko dira erdaraz: " Regular " (zuzendaria: Alfonso Nogueroles, "Estrabicos" (Mikel Usoz), "Maquina" (Gabe Ibañez), "De formacion profesional" (Asier Iza), "El Relevo" (Gabriel Gonzalez Rudiez), "La leyenda del hombre lento" (Armando del Rio), "El futuro esta en el porno" (Vicente Villanueva), "Traumalogia" (Daniel Sanchez Arevalo), "Banal" (David Planell), eta "Equipajes" (Toni Bestard).