Imanol Landa alkateak osoko bilkuran izan zen guztien adostasuna azpimarratu zuen, udal batzarraren ostean emandako prentsaurrekoan, eta bertan onartu ziren hitzarmenak lortzeko alderdi guztiek beren hasierako jarreretan adore eman behar izan dutela gehitu zuen. Landak berriro gogoratu zuen, "gobernatzeko, Eusko Alderdi Jeltzaleak elkarrizketaren eta adostasunaren alde egiten duen apustua eta horrek gaur (ostiraleko osoko bilkuragatik) oposizioko alderdien lan baldintzen hobekuntzan bere isla izan duela, hemendik aurrera giza baliabideak eta teknikoak ere edukiko dituztelako herritarren bizi kalitatea hobetzea lortzeko lan arduratsua eta eraikitzailea aurrera eraman dezaten”. Alkate getxoztarrak espero du "legegintzaldi honetako lehen osoko bilkuran izandako adostasuna, eta elkarrizketarako eta hitzarmenak lortzeko borondatea hemendik aurrera ere izatea, udalerrian eragin zuzena duten gaietan”.
Azkenik, Landak esan zuen lortutako hitzarmenetan "udalerriaren aniztasuna errespetatu" nahi izan dutela eta, adibide bezala, oposizioko alderdiek Ur eta Garraio Partzuergotan edota kontratazio mahaian izango duten ordezkaritza aipatu zituen.
Izendapenak
Izendapenei dagokienez, osoko bilkuran honako lau alkateorde hauek izendatu zituzten, ordenean: Keltse Eiguren, Joseba Arregi, Elena Coria eta Koldo Iturbe. Bestalde, Imanol Landa buru izango duen bozeramaleen batzordea EAJko Koldo Iturbe, PPko Marisa Arrue, PSE-EEko Luis Almansa eta EB-Berdeak taldeko Iñaki Urkiza zinegotziek osatuko dute. Azkenik Tokiko Erakunde Autonomoetako buruak hurrengoak izango dira: Alvaro Gonzalez Getxo Kirolak erakundekoa, Koldo Iturbe Kultur Etxekoa, Josu Loroño Andres Isasi Musika Eskolakoa eta Begoña Ezkurra Jesusen Bihotzaren Egoitzakoa.