Larunbat eta igandean egingo dizkiete ongi etorri ekitaldiak Terrones eta Perez del Riori

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 9a, 23:17
Atzo 21:00ak aldera iritsi zen Jagoba Terrones Berangora (argazkian), espetxe zigorra osorik beteta, Jaen II espetxetik irten ondoren. Horrenbestez, ongi etorri ekitaldia larunbat honetan, uztailak 14, egingo zaio, herriko frontoian, arratsaldeko 8etan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Igandean (uztailak 15) beste horrenbeste egingo zaio Marian Perez del Riori Algortan. Ekitaldia Txiki-Otaegi plazan egingo da, 13:00etan. Ondoren manifestazioa egingo da bertatik hasi eta herriko kaleetan zehar, Amnistia tabernan amaitzeko. Azkenik, 14:30ean herri bazkaria egingo da. Bazkariko txartela ohiko lekuetan har daiteke, 15 euroren truke. Perez del Rio uztailaren 1ean irten zen kalera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun