Aitor Bores preso sopeloztarraren lagunek istripua izan dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 9a, 23:27

Aitor Bores (Sopela) eta Joseba Segurola (azpeitia) euskal preso politikoak Euskal Herritik 800 kilometro baino urrunagora dagoen Murtziako kartzelan bisitatzetik zetozen hiru lagunek "sakabanaketak eragindako istripua" jasan zuten larunbatean, 11:00ak aldera, Albacetera doan errepidea hartzerakoan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Autoak ezkerreko guarda railaren aurka jo zuen. Istripu honek ez zien kalte fisikorik eragin hiru lagunei. Autoak, berriz, kalteak ditu txapan. "Sakabanaketa politikak aurten eragindako 9. istripua da ondokoa. 21 senide eta lagunek jasan dituzte aipatu istripuak eta bere ondorioak", salatu dute. Argazkian, Aitor Bores.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun