Askatasunaren oharra:
Askatasunak dei egiten du hileko azken ostiraletan egongo diren mobilizazioetan parte hartzera
Askatasunak dei egin nahi du abuztuaren 31n , hilabete honetako azken ostirala izanik, presoen eskubideen alde egongo diren elkarretaratze eta ekimenetan parte hartzera.
Gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna ukatua, bizi arteko espetxea ezarritako zigorra beteta izan arren, sakabanaketa eta isolamendu krudela. Hauek dira oraindik orain estatuen kartzela politikaren osagai nagusiak.
Gaixo larriak askatu, bizi arteko zigorrarekin amaitu eta amnistiaren bidean presoak Euskal Herrira ekartzea, eguneroko lanaren ondorioa izanen da. Bai espetxeetatik, bai kaletik egiten den lanaren ondorioa.
Askatasunetik ezinbestekoa ikusten dugu mobilizatzen jarraitzea, presioa egitea, herriz herri, kale eta plazak herritarrez betetzea, preso eta iheslarien eskubideen aldarrikapean. Zentzu horretan hitzordu garrantzitsua dugu beste ostiral batez. Bil gaitezen.
Askatasuna