Irailaren 14tik 17ra jokatu zen iaz Sopelana Movistar Pro txapelketa. Hamar urte ziren euskal kostaldean horrelako probarik ez zela egiten eta, horrek, ikusmin handia sortu zuen bodyboard zaleen artean. Horretaz gain, Australia, Hawai, Mexico, Venezuela, Txile, Brasil, Ingalaterra, Frantzia edota Portugaletik etorritako profesional handioak bildu ziren bertan. Gizonezkoen artean, Silvano Lorenzo portugaldarra suertatu zen garaile eta atzetik izan zituen David Perez eta Antonio Ortiz sopeloztarrak. Luis Perez kantabriarra izan zen laugarren.
Igeriketa ikastaroak
Sopelako igeriketa eskolak antolatutako ikastaroak irailean hasiko dira, udal iturriek iragarri dutenez. Gauzak horrela, dagoeneko izena emateko aukera badute Sopela, Barrika edota Urdulizen erroldatutako lagunek, baita bestelako udalerrietakoek ere. Lehenengoentzat ekainean zabaldu zen matrikulazio epea; bigarrenentzat, berriz, atzo bertan.