Saioa Santxez berangoztarraren atzetik dabil Espainiako Polizia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 11a, 19:33

Aritz Arginzoniz Elorrioko gaztea, atzo Santanderren, ETAko kidea delakoan atxilotu eta gero, Saioa Santxez berangoztarra (argazkian) aurkitu nahian dabil Espainiako Polizia, berri agentziek zabaldutakoaren arabera. Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak esan duenez, Arginzonizen taldeak datozen egunetan Kantabriako eraikin publiko bateko aparkalekuan bonba-auto bat jartzeko asmoa zuen. Ikerketako iturrien arabera, Segurtasunerako Indarrak lehergailuekin betetako ibilgailu baten bila ari dira orain, elorriarrari tenporizadore bat atzeman eta gero. Urtarrilaren 9an Azkainen izandako Garikoitz Etxeberriaren eta Asier Larrinagaren atxiloketekin abiatutako operazioarekin lotuta hasi ziren polizia indarrek Santxezen eta Arginzonizen bila.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun