Getxoko Udalak joan den ekainaren 15ean martxan jarritako doako zerbitzua 14 eta 72 urte arteko 530 lagunek erabili dute orain arte. Horietariko batzuek gainera behin baino gehiagotan mailegatu dute bizikleta eta, horregatik, zerbitzua, guztira, 810 aldiz erabili egin dute herritarrek, Imanol Landa alkateak gaur ezagutzera eman dituen datuen arabera. Ekimena datorren irailera arte egongo da abian, proba gisa, Behargintza enplegu zentroaren bitartez, horretarako Ekobizi enpresa aukeratu duelako. Horrek lana topatzeko zailtasunak dituzten pertsonekin egiten du lan eta Bilbon eta Barakaldon ere eskaintzen du zerbitzu berbera. 262 lagunek Ereagako turismo bulegoan hartu dute bizikleta eta 278k Areetako Bizkaiko Zubiaren ondoan dagoen turismo bulego Mugikorrean. Horietatik, erdiak getxoztarrak ziren. Argazkian, besteak beste, Imanol Landa alkatea eta Keltse Eiguren alkateordea mailegatutako bizikleten gainean / Getxo.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!