Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Asto Pituak taldearen agurra eta Mexikoko doinuak izango dira bihar Itzubaltzeta eta Getxoko gaztetxeetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 12a, 16:45

Asto Pituak musika talde anarkopunkak Bizkaiko zaleei esango die agur bihar, ostirala, 20:00etan, Itzubaltzeta gaztetxean. Izan ere, eta Bizkaiari dagokionez, Ez Jaun Ez Jabe Uribe Kostako talde libertarioak antolatutako jailaldian emango du azken kontzertua 1992tik aurrera Euskal Herriko punk erdaldunaren erreferentzia nagusietako bat izan den talde nafarra. Itzubaltzeta / Romon Asto Pituak arituko dira Hurto eta Peleando a la Contra taldeekin batera, jaialdi hori Barakaldoko gaztetxearen desalojoaren ondorioz izandako auziperatuarekin elkartasunean egingo dela, bertan aterako den dirua (sarrera hiru eurotan dago) gastu judizialei aurre egiteko bideratuz. Bestalde, egun eta ordu berean, baina Getxoko Txorimalo gaztetxean, Vantroi eta Skalo talde mexikarrek eskainiko dute kontzertua, Alerta talde durangarrarekin batera. Sarrera lau eurotan egongo da. Dena den, kontzertu batera zein bestera doanak berdin ikusiko du gaztetxea zahar-berritua bi gazte asanbladek azken asteotan egindako auzolanei esker. Argazkian, Txorimalo gaztetxea egindako lanen ostean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun