Mercedes Perez Getxoko PPko zinegotzia hil da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 12a, 18:17

Mercedes Perez Ducloux Getxoko PPko zinegotzia hil zen bart, gaixotasun larri eta luze bat izan ondoren. Marisa Arrue udal taldeko bozemaileak Perez alderdiko "ikurretako bat" eta "borrokalari iaioa" zela azpimarratu du, Eitb24ri egindako adierazpenetan. Arruek azaldu duenez, Mercedes Perezek 48 urte zituen eta hirugarren aldiz jarraian Getxoko zinegotzi izan behar zuen. Duela egun gutxira arte ardura horretan "jo eta ke lan egin" duela adierazi du Arruek. Haren ustez jarrera horrek "borrokalari iaioa" zela egiaztatzen du, izan ere, azken hauteskunde kanpainan parte hartu du "zeukan gaixotasuna edukita ere, kemen handiz babesten zituen ekitaldi guztiak". Getxoko PPk bertan behera utzi du gaurko prentsaurrekoa, bertan Udalerako talde berria aurkeztu behar zuten. Arruek jakitera eman duenez, Mercedes Perezen postua Alvaro Rodriguez Ratonek hartuko du, PPko Belaunaldi Berrietako partaideak. Argazkian, Perez Arrueren eskuinean, udal hauteskundeetarako Getxoko PPko hautagaien aurkezpenean / Getxoko PP.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun