Koadrilen jaitsierak emango die hasiera bihar Larrabasterrako jaiei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 12a, 19:22

Astelehenean izango den Karmen eguna aitzaki, berriro ere, jaietan murgilduko dira ostiral honetatik aurrera sopeloztarrak, baina oraingoan Larrabasterran. Lau egunetan zehar jolas eta ekitaldiak, kontzertuak, lehiaketa gastronomikoak, kirol txapelketak eta abar egongo dira txiki zein nagusien gozamenerako. Besteak beste, bihar, 19:00etan Burrunbazale txarangak alaitutako du koadrila jaitsiera. Horren ostean, ikuskizuna eskainiko die txikienei Poko Piko taldeak, Urgitxieta plazan. 22:30ean, berriz, disko festa izango da bertan. Ordu bete beranduago hasita, Liquen, My Sweet Torment eta Kauta taldeek joko dute txosnetako agertokian. Azkenik, dantzaldia emango du gau erdian Drindotsek Urgitxietan. Gogoratu, Sopelako San Pedrotan bezala, Larrabasterrako Karmenetan ere edalontzi ekologikoak erabiliko dituztela txosnek. Argazkian, urtero legez, marmitako lehiaketa izango da igandean Urkon / Sopelana.net.

Hona hemen egitarau osoa:

Uztailak 13, ostirala

19:00 Koadrilen jaitsiera Burrunbazale txarangarak lagunduta.
20:00 Umeentzako musika animazioa Poko Piko taldearekin Urgitxieta plazan.
22:30 Disko festa Urgitxieta plazan.
23:00 Kontzertuak txosnetan: Liquen, My Sweet Torment eta Kauta.
00:00 Dantzaldia Drindots taldearekin eta disko festa Urgitxieta plazan.

Uztailak 14, larunbata

11:00/14:00 eta 16:00/20:00 Haur eta gazteentzako parkea: quash pista, jumping, tirolina, eskalada-murrua eta puzgarriak Urgitxieta plazan.
13:00 Umeentzako ikuskizuna Potxin eta Patxin pailazoekin Urgitxieta plazan.
19:00 Txakurren lan probak. Mondio Ring erakusketa.
20:00 Kale animazio musikala Zo-Zongo!! Perkushow taldearekin Urgitxieta plazan.
23:00 Kontzetuak: Celsius 32, Los Indomables eta Kaotiko, Urgitxieta plazan.

Uztailak 15, igandea

10:00 Marmitako lehiaketa Urkon. Goiz osoan zehar trikitixa herritik.
11:00/14:00 eta 16:00/20:00 Umeentzako jolas parkea eta ludoteka Urkon.
13:00 Bitsa festa Urkon.
13:30 Lapikoen aurkezpena. Proba Gastronomikoen Elkarteak erabakiko du irabazlea zein den.
16:30 Dantzaldia Lotso taldearekin Urkon.
18:00 Marmitako lehiaketako sari banaketa Urkon.
19:30 Bost alditan trial bizikleta eta motor akrobazietan munduko txapelduna izan den Benito Rosen ikuskizuna Urgitxieta plazan.
21:30 Karibear ikuskizuan: Rio Samba Show Urgitxieta plazan.
23:00 Dantzaldia Amaiur taldearekin txosnetan.

Uztailak 16, astelehena

Goizean zehar Barinatxe taldea kalejiran.
11:00/14:00 eta 16:00/20:00 Umeentzako jolas parkea plazan.
12:00 Meza nagusia Karmen elizan. Ohorezko aurreskua.
12:45 Jubilatuen Etxeko Lagun Artea abesbatzaren saioa, Luis Suso zuzendaria dela.
13:15 Uribe-Bazterra musika banda kontzertuan Urgitxieta plazan.
19:00 Umeentzako zirku tailerra Urgitxieta plazan.
20:00 Saihets, txistorra, odoloste eta sagardo dastaketa trikitixa eta bertsolariekin.
22:00 Jaien amaiera Asier Bilbaoren eskutik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun