Alkohol proba hezigarriak egingo dituzte Larrabasterrako Karmenetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 12a, 19:48

Karmen jaien hasierarekin batera, alkoholemia-kontrol hezigarria jarriko du Larrabasterran, ostiral honetan, uztailak 13, Uribe Kostako Mankomunitateko Drogamenpekotasunei Aurrea Hartzeko Zerbitzuak. Kontrol-gunea Urgitxieta plazan egongo da, eta jendeari zerbitzua ematen egongo da gaueko 12etatik goizaldeko 3ak arte, gutxi gorabehera. "Alkohol kontrol kualitatiboen xedea da aurrea hartzea eta arriskuak gutxitzea eta baita gai horri buruzko materiala banatzea ere (alkohol kontsumoan eta tasak, alkohol maila jaisteko itxaron behar den denbora)", azaldu dute mankomunitateko iturriek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun