Hona hemen Neguri Langileko jaietako egitarau osoa:
Uztailak 13, ostirala
17:30 Txupinazoa, jaitsiera buruhandiekin. Gozoki mordoa umeentzat eta gaztelu puzgarri handia.
18:30 Umeen jolasen jaialdia. Sari piloa guztientzat.
20:00 Bizikleta geldoen lasterketa.
21:30 Karaokea.
Uztailak 14, larunbata
11:30 Umeentzako jaia, gaztelu puzgarriekin eta tailerrekin: pintura, marrazketa lehiaketa handiarekin, makillaje tailerra, esku-lanen tailerra.
12:00 Tortilla lehiaketa.
12:30 Igel txapelketa.
17:00 Futboley txapelketa parkean.
17:30 Mus txapelketa. Izena txosnan eman.
18:30 Umore rallya.
19:30 Herri kirolak.
21:30 Dantzaldia.
Uztailak 15, igandea
11:30 Umeentzako jaia: gaztelu puzgarria eta olinpiadak.
12:00 Paella txapelketa.
18:00 Mozorro lehiaketa. Mozorrorik onenari eta orijinalenari saria.
19:00 Play-back txapelketa
21:00 Sari-banaketa
22:00 Umeentzako zinema.
23:50 Zapia erretzea eta azken ezustekoa.
Uztailaren 16ko Karmen eguna aitzaki, jaiak izango dira asteburu honetan Uribe Kostako herri eta txoko ugaritan, tartean, Asuan eta Neguri Langilen. Lehenengoek ostiral arratsaldeko 8etan jaurtiko dute txupina, ordu bete beranduago, sardina erreekin sabela betetzeko. Larunbatean, berriz, Egan (argazkian) taldeak eskainiko du dantzaldia gauerdian, egun osoan, sukalki lehiaketa ospatuta. Azkenik, igandean, udal bandaren emanaldia egongo da 12:00etan eta nagusientzako luntxa, ordu bete beranduago. Neguri Langilen, berriz, igande gauerdian zapia erre bitarteak, ugariak izango dira famili artean gozatzeko aukerak.