Gizon bat atxilotu dute Algortan kalean emaztea jipoitu izana leporatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 19a, 18:11

Ertzaintzak 56 urteko gizonezkoa atxilotu zuen pasa den astelehenean, emazteari erasotzeko ustezko delitua leporatuta. Gertakariak astelehenean goizaldeko 12:30ak aldera jazo ziren. Herrizaingo sailak zabaldutakoaren arabera, ordu horretan gizonezko batek Polizia deitu zuen telefonoz, Algortako Euskal Herria etorbidean gizonezko bat kalean emakumezko bati eraso egiten ari omen zitzaion. Behin bertaratuta, agenteek emakumezkoa topatu zuten, oinutsik, eta laguntza eske ari zela. Ukondoan eta hankan kolpeak zituenez, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten anbulantzia batean. Emakumeak salatutako erasoaren ustezko egilea, biktimaren senarra, bertan atxilotu zuten. Osasun zentroan artatu eta gero, biktimak dagokion salaketa jarri zuen polizia etxean, eta sendatu dizkioten lesioen partea erantsi zion. Getxoko Justizia Jauregian, 233 izan ziren 2006ko ekainetik 2007ko ekainera bitartean emakumeen aurkako erasoak direla eta abiatutako zigor arloko auziak, aurreko urtean baino 46 gehiago. Argazkian, emakumeen aurkako erasoak salatzeko, Getxoko Bilgune Feministak Algortan egindako kontzentrazioetako bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun