Audi, Skoda eta Volkswagen autoak saldu eta konpontzen dituzten Leioa Wagen kontzesionarioetako langileek azken 23 egunotan aurrera eraman duten greba bertan behera utzi dute, enpresak langileen hainbat eskaera onartu ostean. Enpresak Bizkaian 200 langile eta bost lantegi ditu, tartean Leioan kokatutakoa.
ELA Metalgintzak zabaldutakoaren arabera, enpresa eta beharginen arteko akordioan honako neurriak jasotzen dira: datozen hiru urteetan %22 eta %26 bitarteko soldata igoera, gaixoaldietan edo istripu-bajetan %100eko sari osagarria eta garraioetarako saria. Era berean, 30 beharginen kategoria berrikusiko da. Sindikatu abertzaleak "positibotzat" jo du Leioa Wagenen lortutako akordioa "nahiz eta UGT eta CCOO sindikatuak maila eskaseko lan hitzarmena sinatzeko prest egon eta greba zapuzten egindako ahaleginak". Argazkian, Leioako Amaia kalean dagoen
Autos Amabeko zein Lamiakoko Opel Goñiko langileek ere pasa den uztailaren 2an ekin zioten greba mugagabeari.