Aravot-Hayastan talde armeniarrak 30 dantza eta doinu baino gehiago bateratzen ditu bere errepertorioan. Horrela, 2.500 urtetan zehar forma hartzen joan den ondore kultural aberats bat ikusteko aukera egongo da Sopelan. Bestalde, Vrsac serbiar herritik datorren Laza Nancic taldeak herrialde horretako ondare kulturala mantendu eta hurrengo belaunaldei transmititzea du helburu nagusia. Eskainiko duen ikuskizunean Serbiako eskualde ezberdinetako doinu eta dantzak batzen dituzte. Azkenik, Galdakaoko Andra Mari dantza taldea bere errepertorio zabala aurkeztuko du. Kontu handiarekin burutzen ditu bere dantza, musika eta erritoak, forma tradizionalak mantenduz, estiloa landuz, koreografia zainduz, eta batez ere, dantzaren izera ulertzen saiatuz. Udan, talde galdakoztar honek Bizkaian zehar Folklore Bizian izeneko nazioarteko kultur topaketak antolatu eta ospatzen ditu, Europako zein munduko edozein tokitako tradiziozko dantza eta musika taldeak Euskal Herrira ekarriz.
Santa Mariñe eguna Urdulizen
11:30 Eliz-aurretik baselizarako igoera, udal agintariak buru eta txistulariak jailagun dituztela.
12:00 Meza nagusia eta ohorezko aurreskua.
13:00 Hamaiketakoa Ku-Klux fanfarrea eta Narbaizar, Meabe bertsolariak lagun dituztela.
17:00 16 urte baino gazteagoentzako tortilla lehiaketarako izena ematea.
18:30 Tortillen aurkezpena.
19:30 Santa Mariñe esku pilotako txapelketako finala.
20:00 Jaitsiera Antsoneko plazaraino, honako dantza talde hauekin: Ikusgarri (Portugalete), Agurra (Algorta), Zasi Eskola (Itzubaltzeta / Romo), Trabudu (Astrabudua) eta Iratxo Gorria (Urduliz). Talde ekitaldia eta ondoren tortilla lehiaketaren sari banaketa.
21:30 Deabru Beltzak antzerki taldea.
Ondoren Trikitilariak eta txokolate jana.
Santa Mariñe eguna Sopelan
10:00 Txupina bota eta udaletxe plazatik Santa Mariñe baselizara abituko dira kalejiran Barinatxe taldeko txistulariekin.
11:00 Meza nagusia, ohorezko aurreskua eta lore eskaintza Fernando Ansoleagaren omenez. Eguerdian, hamaiketakoa egingo da trikitixarekin alaitua.
14:00 Herri bazkaria Fernando Ansoleaga parkean.
16:00 Koldo Iparragirre hirukotearekin dantzaldia.
17:00 Tortilla lehiaketa.
20:30 Nazioarteko Dantza Jaialdia, Folklore Bizian, Galdakaoko Andra Mari taldearen eskutik, Serbia eta Armeniako taldeekin, udaletxeko plazan.