Metabolik Biohacklab disolbatu egin da eta azken agurra emango diote irailaren 15ean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 19a, 21:23

Ia sei urte eta gero, Metabolik BioHackLabeko partaideok proiektuak bukatu behar duela erabaki dugu. Erabaki hau taldea ixtea arrazoirik gabe hilzorian mantentzea baino hobea delako hartu dugu. Metabolik Biohacklabaren egoeraren azalpen zehatzak horri asko beharko lituzke, baina arrazoi nagusia partaideen inplikazio eta ilusio falta da: ia urte bete daramagu horrela eta ez dirudi egoera aldatuko denik, belaunaldi txandaketa indartsurik ez baita egon. Datorren hilabeteetan gure kolektiboak izan duen eboluzioaren analisi bat burutu nahi dugu (batez ere azken fasearena) taldearentzako gauza garrantzitsua dela uste baitugu eta beste batzuentzat ere lagungarria izan daitekeela uste baitugu. Argazkian, Metaboliken zibergela / Metabolik.

Bukaera batek ez du nahitaez gauza txarra izan behar, beste zerbaiten hasiera ere ekartzen duelako. Metabolikek erein duen lurra, teknologiak eta jakingura politikoak asetuz, proiektu berriak loratzeko balioko du, indar gehiagorekin eta norabide desberdinekin.

Irailaren 15ean agur-jai bat egiteko bilduko gara. Metabolik BioHacklabaren parte izan diren edo nolabaiteko erlazioa izan duten pertsona guztiak gonbidatuta daude. Informazio gehiago argitaratuko da gure posta zerrendan, taldea desegin arren martxan jarraituko duena.

- https://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/hacklab-leioa -
- http://www.sindominio.net/metabolik -

Metabolik BioHacklaben kide ohiak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun