Helikopteroz erreskatatu dute Zallan lan istripua izan duen erandioztar bat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 19a, 21:51

J.D.D. 42 urteko behargin erandioztarra erreskatatu du Ertzaintzaren helikopteroa Zallako pinudi batetik lan istripua izan ostean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gaur arratsaldeko 4:30ak aldera gertatu da ezbeharra Zallako Sollano auzoko pinudi batean. Bertan, J.D.D. baso-moztailea pinu batetik erori da eta larrialdi zerbitzuei horren berri eman dien lankidearen arabera, eroritako behargina kontziente egon arren ezin zen mugitu sorbalda jasotako kolpea zela medio. Lurralde gorabeheratsua izateagatik, Balmasedako ertzainek eta anbulantziak ezin izan dute erreskatea lurrez egin eta Polizia autonomikoaren helikoptero batek hartu du zauritua eta Galdakaoko ospitalera eraman du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun