Sahara, Bielorrusia eta Errusiatik Getxora etorritako umeei egin diete harrera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 19a, 22:52

Uda familia getxoztarrekin igarotzera etorri diren Sahara, Errusia eta Bielorrusiako 32 umeen ordezkariei harrera egin die, gaur goizean, Imanol Landa alkateak. Udaletxeko harrera ekitaldian neska-mutil gehienek parte hartu dute, euren bertoko familiekin batera. Horiek guztiek arreta handiarekin entzun dituzte alkateak eskaini dizkien hitzak. Imanol Landak, bereziki, familia hauek beste getxotar guztiei helarazten dieten elkartasunezko mezua nabarmendu nahi izan du. Alkateak umeekin argazki bat egin ostean, guztientzako hamaiketakoa izan da udaletxean bertan. Ekitaldian, familiek -horietako askok urte asko daramate harrera programetan parte hartzen- ume horiek etxean izateak beraientzat aberastasun pertsonal handia suposatzen duela nabarmendu dute. Bien bitartean, umeek ere Getxon oso ondo pasatzen dutela azaldu dute; izan ere, hemen dauden bitartean hainbat arrazoi dela medio normalean ez dauzkaten bizi baldintza onez gozatzeko aukera dute. Argazkian, iazko udan etorritako saharar umeak, txango batean.

Getxoko Udalak, Garapenerako Lankidetza Arloaren bitartez, urte asko darama ume hauek Getxora ekartzea ahalbidetzen duten harrera programak laguntzen. Hain zuzen ere, aipaturiko programek lau elkartek kudeatzen dituzte gure udalerrian: Getxoko Sahararen aldeko ATFAL, Acobi, Bikarte eta Kainabera, hain zuzen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun