Itzubaltzeta / Romoko gaztetxeak maiatzean antolatu zuen Koadrilen Arteko I Futbito Lehiaketak izan zuen arrakasta ikusita, Koadrilen Arteko Herri Kirolen Txapelketa egingo du bihar, ostirala, horretarako izena eman duten koadrila guztiak batuz. Txapelketa Santa Eugenia plazan egingo dute arratsaldeko 5etan makina herrikideren aurrean. Parte hartuko duten taldeek bost kidek osatutakoak izango dira eta gaztetxetik mistoak izan daitezen eskatu dute. Era berean, etzi, larunbata, eskalada ikastaroa emango dute gaztetxeko kideek Urdulizen, hitzordua goizeko 9:30ean jarri dutela zentro sozialean. Parte hartzeko aurretik izena eman behar da gaztetxean bertan. Bestalde, eta Itzubaltzeta / Romoko jaietan egingo dituen jardueren artean, gaztetxeak erromeria ikastaroa antolatu du datorren asteko asteazkenetik ostiralera, arratsaldeko 8etan. Ikastaroaren helburua Larrain dantza eta beste dantza herrikoiak dantzatzeko kapaza izatea da. Azkenik, uztailaren 27an, ostirala, Herri Norte Taldeko jaialdia antolatuko da bertako Ovarios Varios eta Suspenders zein WCD musika taldeekin. Azken hauek MCD zenarengandik jaso dute izena. 20:00etan hasiko da 4 euroko sarrerapean. Argazkian, Itzubaltzeta / Romoko koadrilak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!