Egitaraua:
Uztailak 20, ostirala
17:00 Gaztelu puzgarriak.
19:30 Txupinazo, buruhandien kalejira.
19:45 Fanfarrea.
20:15 Sardina jana Inaki taberna ondoko plazan.
22:30 Diskoteka txosnan.
Uztailak 21, larunbata
12:00 Buruhandien kalejira.
13:00 Gaztelu puzgarriak.
16:00 Mus txapelketa Iñaki tabernan.
17:30 Txapel jaurtiketa.
18:30 Igel lehiaketa.
19:30: Tronpalari Handiaren erakusketa.
20:00 Herri askaria, saiheski jana.
22:30 Dantzaldia.
Uztailak 22, igandea
12:00 Gaztelu puzgarriak.
13:00 Paella lehiaketa
16:00 Tute txapelketa Iñaki tabernan.
17:30 Ur puxika gerra.
18:30 Herri kirolak.
22:00 Zinema.
Jai bukaeraren txupinazoa + Gora Santa Ana
Familiako kide guztiek gozatzeko adina ekitaldi izango dituzte, gaur hasi eta igandera bitartean, Areetako Santa Ana auzoan. Batetik, gaztelu puzgarriak eta buruhandiak izango dituzte txikiek. Bestetik, zein gazte bikote ausartuko da, mus eta tutean, mahaiaren inguruan hordagoka edota berrogei kantatuz horrenbeste ordu eman dituzten aiton-amonekin lehian aritzen? Bestalde, gau partean gogotsu dantzan aritzeko, indarrak hartzea komeni izaten da. Hartara, sardina eta saiheski janak izango dira, gaur eta bihar, hurrenez hurren. Igandean, berriz, paella lehiaketa egingo dute Santa Anan bertan, Aixerrotako jende uholdea saihestuz. Jende aldetik txikiagoa izango da agian, baina horrek ez du esan nahi giroa gutxiago izango denik. Amaitzeko, ur puxikez blaitu ondoren, herri kirolak eta zinema ikusteko aukera izango dute bertokoek; azkenik, txupina botaz, jaiak datorren urtera arte agurtzeko.