2008tik aurrera Algortako San Inazioetako zein Portu Zaharreko jaietan barrakak izango dira Ereagako hondartzan. Horrela agindu du gaur goizean Koldo Iturbe Getxoko Udalaren Euskara, Kultura eta Gazteria zinegotziak. Iturbek azaldu duenez, barrakak betiko tokira itzuliko dira, hortaz, 8 urteren ondoren eta horretarako arrazoien artean aipatu du "tarte horretan inguru horietako zaharberritze eta atontze lanak egin dituztelako". Laugarren alkateordea ere den Koldo Iturbek jakinarazi duenez, Udala saiatu da aurten barrakak eskuratzen, baina “ezinezkoa izan da denbora faltagatik, udal gobernu talde berriak ferialarien elkartearekin harremanetan jarri ahal izan duenerako ferialariei ez zielako astirik ematen barrakak eta hauen azpiegitura antolatzeko”. Argazkian, hainbat ume matxinsalto izeneko barrakan, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia kalean urtero ospatzen den Getxolandian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!