Getxoko Udalak 87.100 euro bideratuko ditu udalerriko jaiak sustatzeko dirulaguntzetan. Horretarako, Getxoko San Isidroak, Zubiletako San Juanak, Neguriko Karmenak, Algortako San Martinak, Areetako Mesedeetako Ama, Algortako San Inazioak eta Santa Anako, Portu Zaharreko eta Erromo eta Pinuetako jaiak antolatzen dituzten jai batzordeek dekretu bidez jaso dute aurtengo dirulaguntzaren berri. Aipatu dekretuetan 87.100 eurotan sartuta ez dauden hainbat oholtza, txosna, komun, azpiegitura, zerbitzu eta udal beharginen, udaltzainen eta Babes Zibileko kideen ez ohiko orduak eta zerbitzu bereziak ere jai batzordeen lana errazteko jarri ditu Getxoko Udalak. Gainera, Euskara, Kultura eta Gazteria zinegotzia den Koldo Iturbek (argazkian) iragarri du herriko jaietan herritarren parte-hartzea sustatzeko Udal Gobernu berriaren asmoa. Hartara, batzarrak izan ditu honez gero jai batzordeekin.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!