Sopela eta Itzubaltzetako igerilekuak hainbat egunez itxiko dituzte abuztuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 20a, 22:42
Sopelako eta Itzubaltzeta / Romoko Gobela Kirolen (argazkian) udal igerilekuak itxita egongo dira abuztuaren 1etik 15era eta 1etik 10era, hurrenez hurren. Sopela eta Getxoko Udalek jakinarazi dutenez, egungo legeria eta igerilekuen plangintzak betez igerilekuetan kontserbazio eta mantentze lanak egiteko erabiliko dituzte egun horiek. Biek ala biek barkamenak eskatu dituzte beharrezkoak diren mantentze lanek eragiten dituzten oztopoak direla eta. Itzubaltzeta / Romoko Gobela Kirolen udal igerilekuen kasuan, iaz abuztu osoan egon ziren itxita Gobela Kirolen eraikin osoa bezala, baina erabiltzaileen eta PPk iaz egindako kritikei aurrea hartuz, aurten Udal Gobernu berriak erabaki zuen itxiera mugatzea igerilekuetara eta hamar egunetara.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun