Getxoko Udalak 172.500 euro gastatuko ditu Negurin argi berriak jartzen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 20a, 23:58

Getxoko Udalak 172.500 euro erabiliko ditu Neguriko hainbat tokitan argiztapena iraunkortasun eta eraginkortasun energetikoaren irizpideetara egokitzeko. Horrela, 130.240 euro erabiliko dira Etxezuri, Gobelbide eta Gobeloki kaleetako argiak aldatzeko, eta 43.258 euro, berriz, Neguriko Metroaren geltokian argiztapen publikoa jartzeko. Joseba Arregi Hirigintza, Herrilan eta Zerbitzuen arloko zinegotziak prentsaurrekoan iragarri duenez, Getxoko Udalak udalerriko bazter guztiak gehiago eta hobeto argiztatzeko programa jarri du martxan, ahalik eta gutxien kutsatzea eta eraginkortasun energetikorik handiena lortzen saiatuko dena. Guztira, 80 argi-euskarriak eta argiontziak aldatuko dituzte, eta baita lotzeko sistemak ere. Sistema berriek, aurrekoekin alderatuz, bakarrik beherantz argiztatzen dute, eta argindarra neurtzeko aukera ere badago, beharren arabera. Sistema honekin kaleetan itsutzea ere ekidin nahi dute. Joseba Arregik, gainera, azaldu du une honetan Getxoko Udala udalerriko plazen argiztapenaren egoera ere aztertzen ari dela. Argazkian, Neguri farolen argipean / Disgustipado.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun