"UK16 Uribe Kosta Antifaxista" aldizkaria sortu dute eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 23a, 16:04
Uribe Kostan jarduten duten hainbat kide antifaxistaren ekimenez, eta Itzubaltzeta eta Udondo gaztetxeen laguntzarekin, "UK16 Uribe Kosta Antifaxista" aldizkaria sortu berri da, "faxismoaren aurkako buletina" izan eta "kontrainformazio antifaxista" zabaltzeko asmoz. Erdalduna den aldizkari horrek bere 0. alean azaltzen duenez, "gaur egungo gazteriak erakusten duen interes gutxi eta egungo hedabideetan dagoen desinformazioa ikusita, geure buruak antifaxista mugimenduarekin lotutako albisteak batzen dituen aldizkaritxo hau argitaratzen behartuak" ikusi dituzte argitaratzaileek. "UK16"ren 0. alean Euskal Herriko zein Estatu espainiarreko faxismoari eta antifaxismoari lotutako hainbat berri labur, udako eskualdeko jaien egitaraua eta "Rash" aldizkariko 24. zenbakian argitaratu zen Skinhead "apolitikoen" inguruko artikulua topa daitezke. Aldizkaria saretik jaisteko hemen sakatu daiteke. Eta "UK16"rekin harremanetan jartzeko uribekosta_antifaxista[abildua]hotmail.com posta elektronikoaren bidez egin daiteke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun