Gizon bat atxilotu dute Getxon neska laguna jipoitu izana leporatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 23a, 23:31

Ertzaintzak 48 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizean Getxo udalerrian bere neska laguna jipoitu duelakoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, jakinarazi duenaren arabera, goizeko ordu batak jo ondoren gertatu ei da erasoa. Ordu horretan, Getxoko bikote bat jai girotik bueltan etorri da autoz etxerantz, baina autoan bertan izandako eztabaida baten ondoren gizonezkoak hainbat kolpe eman dizkio emakumeari eta errepidean utzi du botata. Andrak lagun batzuei deitu behar izan die etxeratzen laguntzeko eta haiei esker heldu da horraino. Etxebizitzan, eta ustezko erasotzaileak, eta aldi berean biktimaren bikotekidea, emakumeari eraso egin diola, lagunek bikotea banandu dute eta Ertzaintzari deitu diote. Polizia autonomikoek bertaratu bezain laster, biktimak eraso jaso dueneko zantzu nabariak izan dituela baieztatu du, besteak beste, masailalbo-hezurrak gorrituta eta ubelduta eta lepoan hainbat atzaparkada. Ondoren, ertzainek mutil laguna atxilotu dute genero indarkeria delitua leporatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun