Hala ere, festak ez du etenik Gorlizen, astelehenean bertan ospatuko baitute Udako Euskararen Eguna, Iberrebarri plazan. Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoak (12:30-13:30), Abenturen Lurraldea (Indiar herrixka + umeentzako tailerrak) (17:00-19:00), dantza tailerra Aratz taldearekin (18:00-20:00), umeentzako herri kirolak eta baserritarren jolasak (19:00-21:00) eta Gozategiren emanaldia (23:30) izango dira bertan.
Gorlizko Santiago jaiak
Uztailak 24, asteartea
19:30 Eliz plazan, pregoia eta txupinazoa.
20:00 Taldeen jaitsiera nagusia, Itsasbide eta Eloisa Artaza kaleetatik.
21:30 Jaitsieraren sari-banaketa Eliz plazan Gorliz irratiaren eskutik.
23:30 Gaudantza Eliz plazan: Luhartz.
24:00 Suzko zezena, Eliz plazan.
Uztailak 25, asteazkena
08:00 Bigantxak, Eroetxe fanfarrearekin.
10:30 XIX. Nekazaritza Azoka, goiz osoan.
11:30 Ondalan taldearen kalejira.
Mezan Lirain abesbatzak kantatuko du.
12:00 Tximeletak fanfarreak, mariachiek eta trikitilariek giroa piztuko dute. Eta Txu-txu trena.
12:30 Ohorezko aurreskua eta Aratz taldearen dantzaldia.
18:00 Taekwondo erakustaldia Iberrebarrin.
20:00 Bigantxak fanfarrearekin.
20:30 Bertso saioa Iberrebarrin: Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paya.
23:00 Gau tematikoa: Gorliz tropikala.
23:30 Gaudantza: Drindots.
23:30 Mariachiak Iberrebarrin.
24:00 Suzko zezena Eliz plazan.
Uztailak 26, osteguna
11:00 XXI. Eskulangintza Azoka, egun osoan, umeentzako tailerrekin.
11:30 Umeentzako parkea Iberrebarrin: pista amerikarra, ludoteka, puzgarriak, cart, jolasak…
17:00 Eskulangintza Azoka arratsalde osoan.
17:30 Umeentzako parkea Iberrebarrin: pista, ludoteka, puzgarriak, cart-ak,…
18:00 Play back txapenketa.
19:30 Bigantxak, umeentzat dohain, Eroetxe fanfarriarekin.
20:30 Umeentzako dantzaldia Iberrebarrin, Teatro Traperos del Río taldearekin.
21:30 Play-back txapelketaren sari banaketa.
23:30 Gaudantza Eliz Plazan.
24:00 Suzko zezena Eliz plazan.
Uztailak 27, ostirala
12:00etatik 13:30era mozorro lehiaketa: Izena ematea Aratz dantza taldearen egoitzan (Iberrebarri Plazan).
13:00 Nagusien luntxa, Jubilatuen Etxean.
19:00 XXII. Mozorro lehiaketa, Itsasbide kaletik behera, Eroetxe fanfarrearekin.
20:00 Bigantxak fanfarrearekin.
21:30 Mozorroen sari banaketa Eliz plazan.
22:30 XIII. Habanera eta Euskal Polifonia Jaialdia, Iberrebarrin: Schola Cantorum (San Vicente, Barakaldo), Orfeon Mirandes (Miranda de Ebro)
23:30 Gaudantza Eliz plazan: Amaiur .
24:00 Suzko zezena Eliz plazan.
Uztailak 28, larunbata
10:30 Paleta partidak frontoian, Portalena Euskal Pilota Kirol Elkartearen eskutik.
11:30 XXIX. Bakailao Txapelketa. Barbakoak eta gas suteak, egurrik ez. Trikitilariak ibiliko dira.
12:00 Esku pilota partidak frontoian.
13:30 Bakailaoaren sari banaketa.
20:00 Bigantxak, Eroetxe fanfarrearekin.
23:00 Nazioarteko Dantzaldia Iberrebarrin: Ballet Folklorico de la Amazonia (Brasil), Asociacion para la Terla dansa studi folk de Manresa (Katalunia) eta Aratz dantza taldea (Euskal Herria).
23:30 Gaudantza Eliz plazan: Hirusur.
24:00 Suzko zezena Eliz plazan.
Uztailak 29, igandea
08:00 Bigantxak, fanfarrearekin.
12:00 Txu-txu trena kaleetatik.
18:00 Gynkana, koadrilen lehiaketa.
19:00 Naturgasen globoa Ondarganen.
20:00 Bigantxak, Eroetxe fanfarrearekin.
23:00 XIX. Karroza erakusketa lehiaketa, Ondarganetik Eliz plazaraino, piroteknia eta argiekin. Fanfarreak, bandak eta ikuskizunak...
Dagoeneko jai giroa sumatzen da Gorlizko kaleetan. Izan ere, Eliz plazan pregoia irakurri eta txupina bota, 19:30ean, eta buruhandiak, erraldoiak, gaiteroak, dantzariak, trikitilariak, txarangak, koblakariak, fanfarreak, koadrilak eta festara batu nahi duen orok osaturiko jaitsiera nagusiarekin emango diete hasiera, gaur arratsaldean, Santiago jaiei. Sei egun luzez, hau da, igandera arte, egongo da zertaz gozatu: nekazaritza azoka, bertso saioak, bigantxak, eskulangintza azoka, bakailao txapelketa... izango dira egunean zehar egongo diren ekitaldietako batzuk. Gauez, dantza egiteko aukera egongo da Luhartz, Drindots, Quaser, Amaiur eta Hiruzur taldeen eskutik. Argazkian, bi neskato aurpegia elkarri margozten, Uribe Kosta eskualdean, udan, ugariak diren jaietako batzuetan.