Abenduaren 20ko manifestazioarekin bat egin du Medikuntzako Asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 18a, 17:10

Atzo eguerdian, Medikuntza eta Odontologia Fakultateko dekanotzan, ikasle talde bat bildu zen Bolognaren inguruko mahaingurua egiteko. Medikuntzako Asanbladak antolatutako ekintza hori, abenduaren 20rako Leioa eta Erandioko campusean deituta dagoen Euskal Herri mailako manifestazioari begirako aurre lanketaren parte izan da. "Ikasle Abertzaleen borrokari atxikitu asmoz, okupazio sinboliko hori burutu nahi izan dugu; 30 ikasle inguru bildu da prozesu inposatu horren inguruko galdera, kezka eta hausnarketak konpartitzeko. Partehartzeari dagokionez mahainguru atsegina izan da, baina indar polizialen kontrolpean burutu behar izan da hasieratik bukaerara", adierazi zuten atzo Medikuntzako Asanbladakoek. Jarrera horregatik dekanoari kontuak eskatzerakoan, euren "babeserako" izan zela erantzun zien, ikasleek esandakoaren arabera. Argazkian, ikasleak atzoko ekitaldian, zinpeko zaindarien begiradapean / Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun