Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak 2006an egin zuen etxeko konpostajearen inguruko lehenengo kanpaina, eta orduko hartan 520 konposgailu banatu ziren. Kanpaina horrek eduki zuen arrakasta eta dagoen itxaron zerrenda kontuan hartuta, beste kanpaina bat egitea erabaki dute. Oraingo honetan beste 100 konpostagailu banatuko dira. Hartara, izena emateko orri (pdf) bakoitzari kontrol‑zenbaki bat emango zaio sarrera‑erregistroan, eta orriak jaso diren hurrenkera berean banatuko dira, Mankomunitateko arduradunek zehaztu dutenez. Beraz, ondoren jasotzen diren eskariak deialditik kanpo geratuko eta itxaron zerrendara pasatuko dira. Gehienez ere urriaren 31ra arte hartuko dira eskari orriak, eta egun horretatik aurrera ez da besterik onartuko. Orriok posta arruntez (Gatzarriñe, 4 - 48600 Sopela), posta elektronikoz (
kosta[abildua]uribekosta.org edo
agenda21[abildua]uribekosta.org), telefaxez (946 762 872) edo eskuz entregatu daitezke Mankomunitatearen egoitzan. Argazkian, Uribe Kostan ezezik, Bizkaiko mankomunitate gehiagotan ere egin dute konpostajeari buruzko kanpaina, Txorierri tartean.