Asteburu honetan Enekurin eta hurrengoan Lutxanan dira jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 1a, 20:54

Dozena bat baino gehiago izaten dira, Erandioko udalerrian, auzotik auzora ospatzen diren jaiak. Atzo bertan San Agustin festei eman zitzaien bukaera Altzagan, nagusienak agian. Hala ere, geratzen diren biak xumeagoak izan arren, ez die meriturik kendu nahi izan Santiago Neira Kultur zinegotziak. Asteburu honetan, irailaren 5etik 7ra, Enekuri auzo erandioztarrean (batzuk Bilbo dela esan arren) izango dira jaiak. Hilaren 12tik 14ra bitartean, berriz, Lutxanan. "Bi auzoetan egiten diren festa txikiak badira ere, adin guztietarako ekitaldiak egongo dira", baieztatu du Neirak. Bitartean, oporrak direla eta, abuztuan geldiunea izan duten hainbat jarduerei emango diete jarraipena irailean. Aire zabaleko zinemak eduki zuen arrakastari -uztailan 300 lagun baino gehiago batu ziren Astrabuduan- erreparatuta, irailaren 12an, ostiralarekin, "Hancock" filma proiektatuko dute Josu Murueta plazan. Bi aste barru (hilak 26), berriz, Arriagan emango dute "Superagente 86" pelikula, "horrelako ekitaldiak auzo txikietan ere egiteko hartutako konpromisoari jarraituz", Neirak azaldu duenez. Bestalde, igande honetan emango diete jarraipena nagusientzako dantzaldiei (argazkian).

Ekitaldiekin jarraituz, beste pare bat aipatu ditu Kultur zinegotzi erandioztarrak: batetik, hilaren 13an, larunbatarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) Astrabuduan eskainiko duen emanaldia. “Ganbera Barrokoan” (txirula, biola, biolontxeloa eta klabezina) izenburupean, Josu Murueta kultur etxean egingo dute, 19:30etik aurrera, sarrera doan (udaletxean jaso beharko dira). Azkenik, hurrengo egunerako (irailak 14), Astrabuduako Nekazaritza Ekologikoaren IX. Azoka prestatu du, J. A. Mendiguren plazan, Axpuru Kultur Elkarteak.

Enekuriko jaiak

Irailak 5, ostirala

18:30 Txupinazoa eta kalejira.
19:00 Haurrentzako jolasak.
19:15 Mus azkar txapelketa.
20:00 Karaokea eta disko festa.
23:00 Dantzaldia Bailongo taldearekin.

Irailak 6, larunbata

9:00 Diana eta kalejira.
11:00 Gaztelu puzgarriak haurrentzat, egun osoan zehar.
12:00 Igel toka txapelketa.
18:30 Herri kirolak.
20:30 Jota kontzertua Estampa Navarra taldearen eskutik.
21:30 Sardina jana.
23:30 Dantzaldia Irusta taldearekin.

Irailak 7, igandea

9:00 Diana eta kalejira.
11:30 Haurrentzako tortilla txapelketa.
12:00 Hildako auzokideen aldeko meza.
13:30 Erandioko Udal Musika Bandaren emanaldia.
18:00 Haurrentzako jolasak.


Lutxanako jaiak

Irailak 12, ostirala

19:00 Txupinazoa.
20:00 Kale antzerkia.
21:00 Zinema aire zabalean.
22:00 Reggae kontzertua.
23:00 Soul kontzertua: La Soul.

Irailak 13, larunbata

10:00 Diana eta kalejira.
11:00 Paseoak zaldiz.
12:00 Igel toka txapelketa.
13:30 Triki poteoa.
13:30 Puzgarriak.
15:00 Herri bazkaria.
17:30 Txitxarrilloa.
18:00 Mus azkar txapelketa.
19:00 Haurrentzako tailerrak.
23.00 Dantzaldia.
01:00 Txikien mozorro lehiaketaren sari banaketa.
03:00 Nagusien mozorro lehiaketaren sari banaketa.

Irailak 14, igandea

10:00 Diana eta kalejira.
11:00 Hildako auzokideen omenezko meza.
11:00 Hankapalu tailerra.
12:00 Erandioko Udal Musika Bandaren emanaldia.
13:30 Trikipoteoa.
17:00 Pailazoak.
18:00 Paseoak piraguan Asuatik barrena.
20:00 Txikientzako karaoke txapelketa.
21:00 Nagusientzako karaoke txapelketa.
22:30 Jaien amaierako traka eta zinema Lutxana Kultur Elkartean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun