Uztailak 26, osteguna
11:45 Txupina.
12:00 Meza nagusia.
13:00 Hamaiketako eta dantzak aitite-amamentzat.
Simon Otxandategi dantza taldearen emanaldia.
17:00 Koadrilen jaitsiera Katu buru perkusio taldearekin (Berangoeta Kultur Etxetik).
18:00 Potxin eta Patxin pailazoak.
19:00 Koadrilen arteko probak (play-back).
20:00 Zaldi probak.
23:00 Kontzertuak: Ukabilkada, Kloratita eta Des-Kontrol.
Uztailak 27, ostirala
11:00 Txistulariekin kalejira.
11:30 Arpana (umeentzako herri kirolak).
17:00 Txirrindularien lasterketa.
18:30 Haur jolasak.
20:30 Bertsolariak: Peru Vidal, Beñat Ugartetxea, Xabi Paya, Andoni Egaña. Gai jartzailea, Nahikari Ayo.
23:00 Kontzertuak: Astintzen, Skalariak. Dantzaldia: Beste bat. Horren ostean , irrintzi lehiaketa.
Uztailak 28. larunbata
09:30 Plater tiroa Artetxuten.
11:00 Txistulariekin kalejira.
12:00-14:00 Haur parkea.
17:00 Gizonezkoen sokatira euskal lehiaketaren finala.
17:30-19:30 Haur parkea.
20:00 Zaldi probak
23:30 Kontzertuak: Narkolepsia, All jazz era eta Ene Bada.
Eguerdi aldera, txupina eta mezarekin hasi eta larunbat honetara arte, uztailak 28, luzatuko dira Berangoko Santa Ana jaiak. Ordu batetan, berriz, hamaiketako eta dantzak izango dituzte aitite-amamek, Simon Otxandategi dantza taldearen emanaldiarekin batera. Arratsaldeari dagokionez, Potxin eta Patxin pailazoak edukiko dituzte txikienek. Aipatu festetan ohikoak diren ekitaldiekin (koadrilen arteko probak, zaldi probak, txistulariak, haur jolasak...) batera, bertso saio ederra antolatu dute biharko, ostiralarekin: Peru Vidal leioztarra, Beñat Ugartetxea mallabiarra, Xabi Paya algortarra eta Andoni Egaña zarauztarra arituko dira kantari, Itzubaltzeta / Romoko Nahikari Ayoren gaiak oinarri dituztela. Horretaz gain, gaueko kontzertuek garrantzi handia izaten dute Santa Ana jaietan: Ukabilkada, Kloratita eta Des-Kontrol, gaur; Astintzen eta Skalariak, bihar; eta Narkolepsia, All jazz era eta Ene Bada, larunbatean. Argazkian, jai giroa iaz San Anan /