Garai bateko jaitsiera berreskuratuko dute Algortako San Inazioek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 27a, 17:58

Gaur hamarnaka urte bezala, astelehen honetan, uztailak 30, heriko jantzia jarri eta "Cuatro Caminos"-etik San Inazio elizarako bidea egitera deitu ditu algortarrak, ume zein nagusi, Jai Batzordeak, jaitsiera tradizionalari berriro heltzeko asmoz. Ibilbide guztian zehar, herriko Areatxu eta Txopolis fanfarreak izango dituzte lagun bertan bildutakoak, Basagoiti etorbideko bukaerara iritsita, Txomintsutik Ereagako "barraketaraino" jaisteko. Hondartzan sardina jana, Iruxur taldeak alaitutako dantzaldia eta Isidroren omenezko suzko zezena izango dira. Horren bidez, usadio zaharrei keinu egin eta, bide batez, barrakak Ereagara bueltatzea eskatu nahi dute jaien antolatzaileek. Dagoeneko, Koldo Iturbe Kultura zinegotziak aipatu neurria datorren urterako iragarri du. Bitartean, Algortako San Inazioak hasteko pare bat ordu baino ez dira falta, bost egunez, festa herrikoi, parte hartzaile, parekide eta euskardun batzuez gozatzeko aukera bikaina.

Uztailak 27, ostirala

* 18:30 Pregoi irakurketa LAKETSAK taldearen eskutik (iazko koadrila txapelketaren irabazleak), ikurrinari omenaldia, txupinazoa eta traka (Txiki Otaegin)
* 19:00 Koadilen jaitsiera SAMASIKU fanfarrearekin (koadilen txapelketako 1. proba) Txiki Otaegitik
* 20:00 Sardina jana (Salem taberna aurrean)
* 20:30 VII. Jota eta Arin-arin txapelketa (Teilagorrin)
* 20:30 Larraindantza (Telletxen)
* 21:00 Kalejira KOSTRA ORKRESTA taldearekin
* 22:00 Haurrentzako zinema (Teilagorrin)
* 22:30 Suzko zezena (Telletxetik)
* 23:00 Dantzaldia OIHERGI taldearekin (Txiki Otaegin)
* 23:00 Kontzertua THE JEALOUS taldearekin (Kasinon)

Uztailak 28, larunbata - Umeen eguna

* 10:00 Diana eta kalejira Algortako kaleetatik
* 10:00/14:00 II. Iñaki Deuna Esku Pilota txapelketa (batzokian)
* 10:00 Umeentzako gaztelu puzgarriak, jolasak eta txalaparta tailerra UKTEST taldearen eskutik (Getxo Antzokian)
* 12:00 Igela eta Tiragoma txapelketa (Alango plazan)
* 12:00 Koadrilentzako Umore Rallya Teilagorrin (Koadrilen txapelketako 2. proba)
* 12:00 Saharar herriarekin elkartasun ekitaldia: tea, henna, gastronomia… egun osoan zehar, ATFAL elkartearen eskutik (Telletxen). Palestinar artisautza, tea eta idazketa tailerra BILADI elkartearen eskutik (Telletxen)
* 13:00 Bertsolariak: Igor Elortza, Jon Maia, Erika Lagoma eta Xabier Paya. Gaijartzailea: Saroi Jauregi. (Kasinon)
* 17:00/21:00 Eneko Caballero IX. Futbito txapelketako final laurdenak (batzokian)
* 17:00 Profesionalen eskupilota partida:
o OLAIZOLA II – ZEARRA
o BENGOETXEA VI - PATXI RUIZ
* 17:30 Umeen jaitsiera SAMASIKU fanfarrearekin (Txiki Otaegitik)
* 18:30 Buruhandiak
* 19:00 Nagusien luntxa (Zabala eskoletan)
* 19:30 Nagusien dantzaldia GALEA taldearekin (Zabala eskoletan)
* 20:00 Larraindantza (Kasinon)
* 20:00 Sardinada (Salem taberna aurrean)
* 20:30 Umeentzako txokole jana eta bitsa festa (Bihotz Alain)
* 22:00 Haurrentzako zinema (Teilagorrin)
* 22:30 Suzko zezena (Telletxetik)
* 23:00 Dantzaldia BAILONGO taldearekin (Kasinon)
* 23:00 Kontzertuak: ZAUNKA (Algortako talde lokalen lehiaketako 3. postua) * NUEVO CATECISMO CATOLICO
* FRONTKICK talde alemaniarra (Txiki Otaegin)

Uztailak 29, igandea - Txipiak

* 8:30 IX. Txipiroi lehiaketa (Bihotz Alai plazan)
* 9:00 Diana eta kalejira Algortako kaleetatik
* 11:00 XI. Kantxa Kirol Moda Herri Krosa
* 12:00 Koadrilentzako herri kirolak ESAIT-en eskutik(Getxo Antzokian) (Koadrilen txapelketako 3. proba)
* 12:00 Trikitilariak Algortako kaleetatik
* 13:00 Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Sustrai Colina, Iratxe Ibarra eta J.M. Irazu. Gaijartzailea: Zuriñe Iarritu (Kasinon)
* 13:30 Txipiroi txapelketako lapikoen aurkezpena (Bihotz Alai plazan)
* 17:00 Profesionalen pala partida.
* 17:00/18:00 Estropadak: Getxoko XXIX. Ikurrina (Portu Zaharrean)
* 17:30 Erraldoi eta buruhaundien konpartsen bilkura Kasunen. Parte-hartzaileak: Bermeoko Erraldoien Konpartsa, Deustuko Erraldoien Konpartsa (Ondalan), Bizkaiko Gaiteroak, Getxoko Erraldoi eta Buruaundien Konpartsa (Agurra).
* 17:30 Txipiroi txapelketako sari banaketa (Bihotz Alai plazan)
* 18:00 Konpartsen kalejira herrian zehar.
* Ibilbidea: Kasune, Sarrikobaso, Algortako Etorbidea, Txiki Otaegi plaza (erraldoien lehenengo dantzaldia), Algortako Etorbidea, Basagoiti Etorbidea, Kasino plaza (erraldoien bigarren dantzaldia), Basagoiti Etorbidea, Torrene, Telletxe plaza.
* 18:00/20:00 Eneko Caballero IX. Futbito txapelketako final erdiak (batzokian)
* 19:00 Sardina jana (Txiki Otaegin)
* 20:00 Erraldoien hirugarren dantzaldia. Telletxe, Sarrikobaso eta Illeta kalean bukaera.
* 20:00 Sardina jana (Salem taberna aurrean)
* 20:00 Trikitixa emanaldia (Teilagorrin)
* 20:30 "+ES3" dantza, antzerki eta musika ikuskizuna ORGANIK taldearen eskutik (Telletxen)
* 22:00 Haurrentzako zinema (Teilagorrin)
* 22:00 Elkartasun kalejira (Amnistia tabernatik hasita)
* 22:30 Suzko zezena (Telletxetik)
* 23:00 Su artifizialak, ASTONDOA pirotekniaren (Bizkaia) eskutik (Ereagan)
* 23:00 Kontzertuak: EL PROYECTO BRUNDEL-MOSCA (Algortako talde lokalen lehiaketako 2. postua)
o OLIBA GORRIAK
o ORREAGA 778 (Txiki Otaegin)
* 23:00 Dantzaldia JOXPA taldearekin (Kasinon)

Uztailak 30, astelehena - Gazte eguna

* 10:00 Diana eta kalejira Algortako kaleetatik
* 10:00 Gazteentzako kirolak (batzokian), Kantxa Kirol Modaren eskutik
* 11:00 Gazte Eguna: Gazteentzako tortila txapelketa (izen ematea ) Txiki Otaegin (Koadrilen txapelketako 4. proba) Gazte guztiak herriko jantziarekin!!!!!
* 12:00 LA PERORATA (zirkua) “HOP” ikuskizunarekin (Telletxen)
* 13:00 Bertsolariak: Amets Arzallus, Fredi Paya, Unai Iturriaga eta Andoni Egaña. Gaijartzailea: Josu Goikoetxea (Kasinon)
* 13:30 Gazteentzako triki poteoa (Txiki Otaegitik)
* 14:30 Gazteentzako bazkaria (Getxo Antzokia plazan)
* 14:30 Bertso bazkaria Amets Arzallus eta Andoni Egañarekin The Pipers Irish Pub tabernan (Izena bertan eman)
* 19:00 SANINAZIOETAKO JAITSIERA TRADIZIONALA “Cuatro Caminos”-etik Ereaga hondartzako BARRAKETARAINO!!! Herriko jantzia ipini, senide, laguna edo koadrila harrapatu eta denok betiko jaitsierara, saltoka, kantuka biribilketaz, AREATXU eta TXOPOLIS fanfarrekin eta Ereagara heltzean... sardina jana eta dantzaldia IRUXUR taldearekin
* 22:30 Suzko zezena (Isidrori omenaldia) Reformas Barrituren eskutik (Ereagan)
* 23:00 Su artifizialak VALECEA (Araba) pirotekniaren eskutik (Ereagan)
* 23:00 Kontzertuak: RISE TO FALL (Algortako talde lokalen lehiaketako irabazleak)
o KONTER
o SEXTY SEXERS
o ANESTESIA (Txiki Otaegin)

Uztailak 31, asteartea - San Inazio

* 8:30 Iñaki Deunaren 62. txirrindularitza zirkuito profesionala / Rikardo Otxoari 7. omenaldia
* 9:00 Diana eta kalejira Algortako kaleetatik
* 11:30 Dantza taldeen bilkura Kasune kalean.
* Parte hartzaileak: Urdulizko IRATXO GORRIA taldea, Sondikako GORANTZAILEAK taldea, Astrabuduako TRABUDU taldea, Lamiakoko TXIKIAK taldea, Erandioko GOIALDE taldea, Leioako GURE OHITURAK taldea, Derioko LAINO MENDI taldea, Getxoko ITXAS ARGIA taldea, Algortako ITXARTU eta AGURRA taldeak.
* 12:00 Dantzari taldeen KALEJIRA herrian zehar. Kasune, Sarrikobaso, Salsidu, Telletxe, Juan Bta. Zabala, Basagoiti Etorbidea, TXIKI OTAEGI plaza.
* 12:00 Meza nagusia eta ohorezko aurreskua
* 12:30 Euskal dantzen agertaldia (Txiki Otaegi plazan)
* 13:00 Bertsolariak: A.M. Peñagarikano, Etxahun Lekue, Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbio. Gaijartzailea: Unai Elizasu (Kasinon)
* 17:30 Herri Kirolak: Aizkolarien Bizkaiko Irekia (Telletxen)
* 18:00 Koadrilen karaoke / aktuazioa (Teilagorrin)
* 18:00 Eneko Caballero IX futbito txapelketa, 3. eta 4. postuak.
* 19:00 Eneko Caballero IX futbito txapelketako finala.
* 20:00 Dantza Gidatua AIKO taldearekin (Txiki Otaegin)
* 20:00 Sardina jana (Salem taberna aurrean)
* 22:00 Sari banaketa
* 23:00 Erromeria ARIZGOITI taldearekin (Txiki Otaegin)
* 23:00 Suzko zezena (Telletxetik)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun