Anjel Figueroa presoaren egoera larria plazaratuko dute Algortako San Inaziotan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 27a, 18:13

Anjel Figueroa Algortako preso politikoa gose eta egarri greban jarri astelehen goizean ziegaz edota ziegakidez alda diezaioten exijitzeko, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran jakinarazi duenez. Gose eta egarri grebaren funtsa Figueroak bere osasuna defendatu nahi duela da: "asteburuan beste bi krisialdi izan ei ditu gauez ziegan zegoela, eta berarekin batera ziegan zeuden beste presoek ez dute ezta medikuari deitu ere egin", azaldu du errepresioaren aurkako erakundeak: "gogoratu behar da Anjel espetxeko enfermerian dagoela". Asteburuan izandako krisialdietan, Figueroak konortea galdu du eta han egon da, gero gertatutakoa nekez oroitzen duelarik baina konbultsioen ondorioz hainbat kolpe ere baduela. Gauzak horrela, Figueroaren egoeraz kezkatuta, hainbat mobilizazio antolatu ditu Amnistiaren Aldeko Mugimenduak egun hauetarako, San Inazio jaiak tartean. Larunbat honetan izan behar zuen elkartasun bazkaria, aldiz, bertan behera uztea erabaki dute, abian jarritako gose eta egarri greba dela eta, preso algortarrari elkartasuna adieraziz. Protestaldi hauen bidez, "Angelek bizi duen egoera larria gainditu eta gaixotasun larriak izan arren bahiturik dituzten preso politikoen berehalako askatasuna aldarrikatuko da", adierazi du errepresioaren aurkako erakundeak. Argazkian, atzo 50 lagun inguru izan ziren Figueroaren alde Telletxen egin zen enkarteladan.

Mobilizazioak

Uztailak 27, ostirala: 20:00 azken ostirala Telletxen.
Uztailak 28, larunbata: errepideetako mobilizazioa.
Uztailak 29, igandea: 10:00 Martxa Langraitzera.
Uztailak 29, igandea: 22:00 Kalejira Amnistia tabernatik
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun