Txo erre bitartean jaiez gozatzeko hamaika aukera egongo da arratsaldetik aurrera Algortako Portu Zaharrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abu. 9a, 14:12

Gaur hasi eta Txo erre bitartean (abuztuak 12, 06:00) luzatuko dira Algortako Portu Zaharreko jaiak. Besteak beste, 19:00etan Maria Kristinatik abiatuko den koadrilen jaitsierarekin emango diete hasiera ospakizunei eta ordu bete beranduago Akaezinak taldeko gazteek, iazko irabazleek, pregoia irakurri eta Txo panpina zintzilikatuko dute. Ordutik aurrera, festa giroa Portu Zaharreko txoko guztiak hartuko ditu. Gauean, berriz, kontzertua eskainiko dute Bodega Bodega eta Never Surrender taldeek, 23:30etik aurrera. Pare bat ordu lehenago, zinema izango dute txikienek Pedro Bilbao doktorea plazan. Argazkian, horrenbeste ikusmin pizten duten antzarren jazoaldiak / portuzaharra's Fotolog.

Ostiralean, ugariak izango dira haurrentzako jarduerak, eurei eskainitako eguna izango baita. Bihar ere Portu Zaharreko hondartzatxoan urtero egiten diren eta horrenbeste ikusmin pizten duten ikuskizunetatik bi ospatuko dituzte: kukaña eta salto txapelketa, 15:00etatik aurrera, eta sokamuturra (zutikako kukaña) 19:00etan, hain zuzen. Aipatzekoa da baita gau horretan egingo duten akelarrea (23:00). Antzarrak (jazoaldiak), berriz, larunbatean izango dira, 15:30ean hasita; eta horien ostean, beteranoen estropada izango da. Gaueko kontzertuei dagokienez, MusikHerriaren eskutik izango dira. Azkenik, igandeko Pijana Egunerako, ohikoa den marmitako txapelketa antolatu dute. Sari banaketaren ostean, berriz, bertsolariek eta Dj Bullek girotuko dure, hurrenez hurren, Portu Zaharreko plaza. Gauean, Ene Bada taldeak eskainiko du dantzaldia.

Egitaraua:

Abuztuak 9, osteguna

19:00 Koadrilen jaitsiera Maria Kristina parketik. Girotuko dute: Plentziako zanpantzarrek, Irrintzi txistulari taldeak eta Ardoa Barrura fanfarreak. Akaezinak, 2006ko Jaietako koadrilla irabazlea, lehen tokian jeitsiko da Txo eramango duela.
19:30 Sardina jana Portu Zaharreko plazan.
20:00 Akaezinak taldeak jaien pregoia irakurriko du Portu Zaharreko plazan. Txo jarriko dute eta horrekin batera jaiak hasi.
21:30 Haurrentzako zinema, Doctor Pedro Bilbao plazan.
23:30 Kontzertuak: Bodega Bodega eta Never Surrender.
23:30 Susko zezena Guzurti eta Zoro pirotekniaren eskutik.
23:30 Aurreko urteetako jaiak Doctor Pedro Bilbao plazan.

Abuztuak 10, ostirala - Umeen eguna

11:30 Buruhandiak.
12:00 Haurrentzako jolasak. Txalaparta eskola.
13:00 Tiragoma eta igel txapelketa.
15:00 Kukaña eta salto txapelketa.
16:30 Haur-koadrilen jaitsiera Kasino plazatik, Ardoa Barrura fanfarrearekin.
17:00 Haurrentzako jolasak eta karaokea.
19:00 Sokamuturra.
19:30 Sardina jana Portu Zaharreko plazan.
19:30 Suzko zezena.
21:30 Haurrentzako zinema, Doctor Pedro Bilbao plazan.
23:00 Akelarrea.
23:30 Koadrilen proba.

Abuztuak 11, larunbata

09:30 Eusko Labeleko hegaluze eta hegalabur dastaketarako parrilla piztuko da.
10:00 Buruhandiak.
10:30 Haurren margo lehiaketa.
12:00 Portu Zaharreko amama-aititentzako hamaiketakoa, Etxetxun. Eusko Labeleko hegaluze eta hegalabur dastaketa Portu Zaharreko plazan. Txartelak plazan bertan salgai.
15:30 Antzarrak.
17:45 Beteranoen estropada.
19:30 Fanfarrea jai-eremuan zehar.
19:30 Sardina jana Portu Zaharreko plazan.
20:00 "La danza que nos parió" antzezlana, La Peze taldearen eskutik. Herri-txikiteo abestua.
21:30 Haurrentzako zinema, Doctor Pedro Bilbao plazan.
22:00 Dantza erakustaldia Portu Zaharreko kaian, Itxas Argia taldearekin.
23:30 MusikHerriak-en kontzertuak eta Osteria popolare berica.
23:30 Aurreko urteetako jaiak Doctor Pedro Bilbao plazan.

Abuztuak 12, igandea - San Nikolas, pijama eta beteranoaren eguna

09:30 Marmitako lehiaketarako izen-ematea. Haurrentzako arrantza-txapelketa eta sari-banaketa.
12:00 Koadrilentzako umore-rallya. Marmitako lehiaketa Portu Zahar osoan zehar. Lapikoak epaimailara aurkeztu behar dira Etxetxun, 14:00etan.
17:00 Bertsolariak Portu Zaharreko plazan.
17:30 Marmitako lehiaketako sari-banaketa.
18:00 Dantzaldia Portu Zaharreko plazan Dj Bullekin.
20:00 Koadrila txapelketaren sari-banaketa
22:00 Haurrentzako zinema, Doctor Pedro Bilbao plazan.
22:30 Kontzertua: Ene Bada.
Beteranoak Portu Zaharreko kaian izango dira eta jai-ekitaldiak antolatuko dituzte egun osoan zehar.

Abuztuak 13, astelehena

06:00 Txo erre eta jai amaierako traka Portu Zaharreko kaian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun