Gau klonikoa izango dute gaur Astrabuduako San Lorentzoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abu. 9a, 16:06

Astrabuduako San Lorentzo jaietara Guns N’Roses eta AC/DC bezalako taldeak ekarri dituztela pentsatuko du batek baino gehiagok... Izan ere, hurrenez hurren, bi horien klonak diren Udondoko Guns N' Cloners eta The Bon Scott Band (Bartzelona) -argazkian- izango dira, gauean, The Remakes taldearekin batera, Mendiguren plazako txosnaguneko agertokian. Azken horiek Dire Straits, U2, Roy Orbison eta beste hainbaten bertsioak jotzen dituzte. Bitartean, hasi baino ez dira egin Astrabuduako jaiak: atzo txupina bota eta hamaika ekitaldi izango dira igandera bitartean. Musikarekin jarraituz, Kauta, Kerobia eta Trikizio taldeak arituko dira txosnagunean, bihar, 23:30etik aurrera.

Egitaraua:

Abuztuak 8, asteazkena - Ulpianoren eguna

11:00 Txiki-txupina, Ignacio Aldekoa plazan (abestiaren aurkezpena)
11:15 Txikilekua: puzgarriak, Ignacio Aldekoan.
19:30 Koadrilen jaitsiera Axpurutik (koadrilen olinpiadetako lehenengo proba)
20:30 Pregoia eta txupinazoa, Josu Muruetan (abestiaren aurkezpena).
20:45 Kale animazioa.
21:00 Txosnen irekiera, Mendiguren plazan.
21:00 Betiko erromeria, Mendiguren plazan.
23:00 Euskal folk kontzertua, Mendiguren plazan: Korrontzi (Jaietako abestia zuzenean) eta Dronadar.
23:00 Txitxarrilloa, Josu Murueta plazan.

Abuztuak 9, osteguna - Gazte eguna

11:00 Kalejira Barinatxe taldeko txistulariekin.
11:00 Txikilekua: puzgarriak, Ignacio Aldekoan.
11:30 Tortilla lehiaketa Madaripe inguruan.
12:00 Herri kirol erakusketa, Bilboko Kontsulatua kalean. 13:30 Tortilla lehiaketako sari banaketa.
15:30 I MusTxapelketa, Beltzez Pub-ek antolatua, Jai Batzordearen laguntzaz, Aldaieta plazan.
17:00 Kronoeskalada, Karl Marx kaletik Axpurura (olinpiadetako bigarren proba puntuagarria)
18:00 Antzerkia: Betizu, Josu Murueta plazan.
19:30 Koadrilen arteko gynkana eta sokatira, Aldaieta plazan (koadrilen olinpiadetako hirugarren eta laugarren proba puntuagarria)
21:45 Sabel dantza, Josu Murueta plazan.
23:00 Kontzertua (gau klonikoa), Mendiguren plazan: Guns N' Cloners, The Remakes eta The Bon Scott Band.
23:30 Diskoteka ibiltaria, Trabudu taberna, Primera Linea eta Gaztela eta Leongo Zentroak antolatua, Trabudu plazan.
23:30 Txitxarrilloa, Josu Murueta plazan.

Abuztuak 10, ostirala - San Lorentzo eguna (Euskal eguna)

11:00 Kalejira: Bizkaiko Gaiteroak.
11:00 Txikilekua: puzgarriak, Ignacio Aldekoan.
12:00 Meza nagusia.
13:00 Soka aurreskua.
13:30 Jubilatuentzako luntxa, Astrabuduako Txokoak emondakoa.
13:30 Erandioko Musika Bandaren ekitaldia.
14:30 Txahalkia dastatzeko aukera Madaripen.
15:30 I MusTxapelketa.
17:00 Txikilekua: umeentzako xake partidak (aldiberekoak), Ignacio Aldekoan.
18:30 Koadrilen arteko estropadak itsasadarrean.
19:45 Euskal dantzen erakustaldia, Mendiguren plazan.
20:00 Umeentzako musika, Trabudu taberna, Primera Linea eta Gaztela eta Leongo Zentroak antolatua, Trabudu plazan.
21:45 Olinpiadetako sari banaketa. Josu Muruetan.
22:00 Ezusteko ikuskizuna, Josu Muruetan, Trabudu dantzari taldeak antolatua, Jai Batzordearen laguntzaz.
23:30 Txitxarrilloa (dantza lehiaketa izango da), Josu Muruetan.
23:30 Musika, Trabudu taberna, Primera Linea eta Gaztela eta Leongo Zentroak antolatua, Trabudu plazan.
23:30 Kontzertuak, Mendiguren plazan: Kauta, Kerobia eta Trikizio.
02:30 Dantzaldia.

Abuztuak 11, larunbata

11:00 Kalejira.
11:00 Txikilekua, Ignacio Aldekoan.
12:00 IV. Xake partida azkarrak, Lurberri kalean.
13:30 Marmitako lapikoen aurkezpena, Madaripen.
17:30 Idi Probak (marmitako txapelketaren sari banaketa), Bilboko Kontsulatua kalean (eliza ondoan).
19:00 Kale animazioa Trabudu dantzari taldeak antolatua, Jai Batzordearen laguntzaz.
19:00 I Futbolin Txapelketa. Hiri Berri eta New Tabern-ek antolatua, Karl Marx kalean.
20:00 Umeentzako musika, Trabudu taberna, Primera Linea eta Gaztela eta Leongo Zentroak antolatua, Trabudu plazan.
21:30 Bilbainadak: Los Txikis. Trabudu dantzari taldeak antolatua, Jai Batzordearen laguntzaz.
23:30 Txitxarrilloa (txapel dantza barne) Josu Murueta plazan.
23:30 Musika, Trabudu taberna, Primera Linea eta Gaztela eta Leongo Zentroak antolatua, Trabudu plazan. 23:30 Kontzertua. Mendiguren plazan: Linea 2 eta La Pulqueria.
02:00 Disko gaua, Mendiguren plazan.

Abuztuak 12, igandea

10:00 Sukalki lehiaketarako izena emotea Madaripen. 11:00 Kalejira Barinatxeko txistulariekin.
11:00 Txikilekua, Ignacio Aldekoan.
13:30 Sukalki lapikoen aurkezpena, Madaripen.
14:00 Arrantza lehiaketa.
17:30 Idi Probak (marmitako txapelketaren sari banaketa). Tartean txapel jaurtiketa txapelketa, Bilboko Kontsulatua kalean (eliza ondoan)
19:00 Pailazoak: Patxin eta Potxin. Mendiguren Plazan 21:00 Mariatxiak: Grupo Mariachi Guadalupano. Josu Muruetan.
22:30 Kontzertua: Osteria Popolare Berica.
00:00 Su artifizialak: Turis Pirotecnia (Valentzia). Erandioko Udalak antolatua, metro ondoan.
00:30 Koadrilei eskerrak emoteko ekitaldia Mendiguren plazan.
00:45 Dantzaldia: Bizargorri. Mendiguren plazan… Jaien amaierako txupina.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun