Saioa Santxez eta beste bost ustezko etakide bilatzeko 5.500 kartel atera dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abu. 10a, 20:32

Espainiako Polizia Nazionala eta Guardia Zibilak Saioa Santxez berangoztarra eta beste bost ustezko etakideren argazkiak dituen 5.500 kartel jartzeari ekin diote. Bi erakunde armatu horien arabera, karteletan agertzen diren Aitzol Etxaburu Artetxe, Ander Mugika Andonegi, Eneko Zarrabeitia Salterain, Joseba Mikel Olza Puñal, Leire Lopez Zurututza eta Saioa Santxez Iturregi izango lirateke gaur egungo ETAko kiderik bilatuenak. Espainiako Barne Ministerioak argitaratutako afitxak Estatu osoko Poliziaren komisarietan, Guardia Zibileko komandatziatan, patruila-autoetan, hiritarrentzako arreta bulegoetan eta bestelako leku publikotan zabalduko dituzte. Izan ere, Alfredo Perez Rubalcabak zuzentzen duen Ministerioak hedabideei helarazi dienaren arabera, aipatutako sei euskal herritarrak Estatu Espainiarreko lurretan ibiliko lirateke "atentaturen bat egiteko asmoz". Dena den, Santxez eta beste bosten erretratuak sarean zabaldu zituzten aurretik Ertzaintza, Espainiako Polizia Nazionala eta Guardia Zibilak. Era berean, Barne Ministerioak eta bere eskumeneko segurtasun indarrek herritarrei eskatu diete aipatu ustezko etakideak salatzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun