Aste Nagusiko asteburuetan greba egingo dute autobus gidariek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abu. 10a, 21:23

Hilaren 18, 24 eta 25erako, Bilboko Aste Nagusiaren bi asteburuetarako, greba deialdia egin dute Uribe Kosta eta Bilbo lotzen duten Bizkaibuseko gidariek. Izan ere, Transportes Colectivos SA (TCSA) enpresa batzordeak Uribe Kostako Bizkaibus autobusetan ez ezik, Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Hego Uribekoetan zein Bilbobusetan ere grebara deitu du. Lanuzte horien bidez enpresaren jarrerari erantzun nahi diote langileek. Haien ustez, TCSAk behin-behineko langileentzako lan-poltsari buruzko negoziazioa blokeatu egin du eta espero dute grebaren mehatxuaren aurrean TCSA negoziatzeko prest agertuko dela. Dena den, badaezpada ere, langileek "aurrez aldetik barkamenak" eskatu dizkiete erabiltzaileei eta konfidantza agertu dute bidaiariek "langileriarentzat justizia eta duintasuna eskatzeko mobilizazioak direla ulertuko dutelakoan". Greba deialdia berresteko, langileek asanblada egingo dute datorren asteartean. Momentuz, enpresa ez da negoziazioetan sartzeko prest agertu. Bestalde, Metro Bilbaon ez da grebarik izango Aste Nagusian zehar, enpresa eta langileek ez ohiko zerbitzu berezien inguruan akordio batera heldu ostean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun